XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez etsi, neska-mutilak,
ahalegindu, mesedez:
gogoa den tokian, aldaparik ez.

Ez izan axolagabeak,
ez izan alfer-gorotz:
ogi gogorrari hortzak zorrotz

Bururik ez eta txapela nahi?
Bide horretatik ezin jarrai!

Ez utzi ariketak biharko:
geroa,
alferraren leloa.

-hiru-
Baina ume haiek
ariketak baino gehiago
ahariketak zituzten nahiago.

Honegatik ez bazen hargatik,
beti jotzen zuten toki onera:
ahuntzak adarrak dauzkan aldera.